2017ko egutegiak berrikuntzak dakartza urte berrirako jai egunei dagokienean. Aldaketa nagusia, joan den maiatza amaieran Usurbilgo Udalak eginiko osoko ohiko bilkuran udal taldeek aho batez onarturiko jai eguna dugu. Santixabel Eguna, uztailaren 2a igandez egokituko da 2017an. Horregatik, usurbildarron jai eguna bi egun aurreratzea erabaki zuten, ekainaren 30era. Erabaki hau 2017an baino ez da aplikatuko. 2018an, ohi bezala, usurbildarrok Santixabel Egunez izango dugu jai.
2017ko jaien egutegia
Datorren urtean ere, Espainiako eta erlijio ospakizunei loturiko jai egunok izango ditugu: urtarrilak 6; apirilak 13,14 eta 17; maiatzak 1; ekainak 30; uztailak 25; abuztuak 15; urriak 12; azaroak 1; abenduak 6,8 eta 25.
Usurbilgo ospakizun nagusietako batzuen egutegia
Otsailak 25, larunbata: Inauteri Festa.
Apirilak 8, larunbata: Dantza Eguna.
Maiatzak 21, igandea: Sagardo Eguna.
Uztailak 2, igandea: Santixabel Eguna.
Azaroak 1, asteazkena: Artisautza Azoka.
Azaroak 26, igandea: Erle Eguna.
Abenduak 17, igandea: San Tomas Azoka.