Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin lehen astelehenetarako finkatu ohi duen hitzordua bi astez atzeratuko da oraingoan. Egutegia eskutan, gaur bertan egokituko litzateke odol emate eguna, baina aipatu moduan, urtarrilaren 16ra atzeratu dute deialdia. Ordutegia ohikoa izango da, 18:00-20:30 artean anbulatorioan eman ahalko da odola, aipatu moduan, hilaren 16an.
Odola emateko baldintza nagusiak
-18-70 urte artean izatea.
-50 kg baino gehiago pisatzea.
-Osasuntsu egotea.
-Gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat harrapatzea eragingo ligukeen inolako arrisku-jarduerarik egin ez izana.
-Zalantzak argitzeko: gotatanta.com edo gerturatu anbulatoriora, odol emate egunean.
-Odol emanaldien maiztasuna: urtean 3 aldiz.
Urtean zehar: bi hilean behin, lehen astelehenetan.
Informazio gehiago: gotatanta.com
Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.