Kzguneak ikastaro berriak eskainiko ditu, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak ere emakumeak ahalduntzeko bi ikastaro berri antolatuko ditu, Kantu Taldea eta euskaltegia ohiko jardunera itzuliko dira astebete barru... Honatx 2017ko lehen asteotarako Usurbilen antolatu diren ikastaroen berri:
IKASTAROAK
Emakumeentzako ahalduntze ikastaro berriak
Bi ikastaro berri antolatu ditu Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak, hasi berri dugun urte honetarako:
-Mindfulness tailerra, Pepa Bojo psikologoarekin. Urtarrilaren 12tik apirilaren 6ra. Saioak ostegunetan 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegi atzeko lokalean. Izen emateko epea, urtarrilaren 9ra arte.
-Biodantza ikastaroa, “norberaren gorputza ezagutzeko”. Urtarrilaren 20tik apirilaren 7ra luzatuko den ekimeneko saioak, ostiraletan 17:00-18:30 artean izango dira, Oiardo Kiroldegian. Izena emateko epea, urtarrilaren 17ra arte.
Informazio gehiago eta izen ematea:
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila
943 377 110
Oharra: usurbildarrek lehentasuna izango dute.
KzGunea
-Urtarrilak 4, 11:00-13:00 "Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago".
-Urtarrilak 16-27, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Urtarrilak 30-31, 09:00-11:00 "Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean".
Informazio gehiagorako:
943 023 684
Kale Nagusia, 37 (urtarrilean 09:00-13:00 artean zabalik)
Kantu Taldea
Urtarrilaren 10ean ekingo diote ikastaro berriari, gidari berriarekin; Jaione Eskuderorekin. Asteartero bilduko dira entsegu saioetarako, ohi bezala, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan. 2017ko lehen kantu-jira berriz, urtarrilaren 28an 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturtea urrian abiatu zuten arren, zabalik segitzen du Etumeta AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Maila guztietako ikastaroak egiteko aukera dago goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,... Eta berrikuntza bat ere martxan jarri dute aurtengoan; gurasoentzako saioak. Egitasmoa, euskaltegia, Udala eta Udarregi Ikastolaren arteko elkarlanez bideratu dute. Argibide gehiago jaso eta matrikulatzeko bideak hemen dituzue:
Nagusia, 43
607 609 379.