Xabier Amurizaren bisitaren ostean, Alurr dantza taldekoak datoz gaur Kaleragunera

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 3a, 06:00

Ibarrako dantza taldea bisitan etorriko da astearte honetan, Usurbilgo Kaleragunera. Arratsaldeko 18:30etan emanaldia eskainiko dute itxialdiko karpagunean. 1995ean sortu zuten Alurr dantza taldea. "Oinarri tradizional batetik abiaturik, nortasun berriztatzaile bat lortu dugu. Dantza tradizional, klasiko eta garaikideak elkartu eta alderdi hauek gure musika, erritmo eta jantzietara eramaten ditugu", dio taldeak duen web orrialdeko aurkezpenak.

Xabier Amuriza eta Zamorako preso abadeen hitzaldiak

Alurren emanaldia, atzo izandako bi hitzaldiren ostean dator. “Bertsolaritza eta kartzela” hizpide zuen hitzaldia eskaini zuen Xabier Amurizak. Aurretik, Zamoran preso egondako abadeen lekukotzak ezagutzeko aukera izan zen.

Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!

Urtarrilak 3, asteartea

18:30 Allur Dantza taldearen emanaldia.

Urtarrilak 4, asteazkena

17:00 "Iheslarien bide orria. Prozesu independentistari ekarpena". Hizlariak: Jokin Aranalde, Jaione Dorai eta Jon Irazola.

18:30 Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.

Urtarrilak 6, ostirala

18:30 Kandeladun giza-kate erraldoia Donostiako Kontxako Badian, Donostiako Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte.

19:00 Ekitaldi amaiera Kontxako erlojuan. 

Urtarrilak 7, larunbata

21:00 "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".

Urtarrilak 8, igandea

12:00 Kaleragunearen itxiera.

Informazio gehiago:

kalerakalera.eus

Facebook: Kalera kalera

Twitter: @kalera_kalera

Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.