Agertu dira, ondoko irudian dituzue Hurbilagoren Gabonetako Zozketako sarituak. Eta haiekin batera, hilaren 31n ospaturiko herri lasterketako parte hartzaileen artean sariren bat irabazi zuten zenbait lagun. Azken hilabetean, Hurbilago Elkarteko kide diren establezimenduetan eginiko erosketen truke parte hartu zitekeen gabonetako zozketa honetan. Hiru izan dira ordea sarituak. Zorionak!:
Herriko produktuez hornituriko otarra: Mari Karmen Portu.
Telebista: Juantxo.
Bizikleta: Edurne Albisu.
Lasterketa koloretsua
Koloretsua eta parte hartze aldetik jendetsua izan zen beste behin, Urtezahar egunez ospatu zen 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Herriko ostalaritza eta merkataritza suspertzearen aldeko ekimena ondoko irudiotan bildu genuen: 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa