Kalera Kalera ekimeneko kideak Sare mugimenduko ordezkariekin bildu dira astearte honetan. Presoen inguruko lana indartzea eta EPPK-k zabaldutako txostena izan dute hizpide. Sare mugimenduko kideek begi onez ikusten dute, gatazkaren konponbiderantz urratsak egitea planteatzen duen edozein ekimen eta bide horretan, txosten honek EPPK-ko presoek aurrera jairratzeko duten borondatea erakusten du. Alde horretatik, Sarek laguntza eta babesa eskaini du. Espainiako Gobernuaren jarrera itxia ere kritikatu eta euskal jendarteak bidelagun izaten segi behar duela nabarmendu dute.
Gogoan izan, Sare mugimenduak manifestazioa deitua duela Bilbon urtarrilaren 14rako. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Kasillatik, "Euskal presoak, Euskal Herrira!" aldarripean. Hara joateko autobus zerbitzua izango da Usurbildik. Aurrez eman beharko da izena, ohiko tokietan. Informazio gehiago: sare.eus
Irudia eta informazio gehiago:
Facebook: Kalera kalera
Twitter: @kalera_kalera
Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.