Alurr dantza taldekoek girotu dute Kaleragunea

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 3a, 13:22

Ibarrako dantza taldeak Kaleragunea bisitatu berri du. Emanaldi eder askoa eskaini dute, eta bertaratu direnek ere gogotik txalotu dute ikusi ahal izan duten saioa. Preso ohien itxialdi gunea, Kaleragunea amaierara heltzeko bidean da. Honatx azken egunotarako iragarri dituzten ekimenak:

Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!

Urtarrilak 4, asteazkena

17:00 "Iheslarien bide orria. Prozesu independentistari ekarpena". Hizlariak: Jokin Aranalde, Jaione Dorai eta Jon Irazola.

18:30 Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.

Urtarrilak 6, ostirala

18:30 Kandeladun giza-kate erraldoia Donostiako Kontxako Badian, Donostiako Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte.

19:00 Ekitaldi amaiera Kontxako erlojuan. 

Urtarrilak 7, larunbata

21:00 "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".

Urtarrilak 8, igandea

12:00 Kaleragunearen itxiera ekitaldia.

Informazio gehiago:

kalerakalera.eus

Facebook: Kalera kalera

Twitter: @kalera_kalera

Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.