Haur eta gaztetxoen azken opor egunak ditugu honako hauek. Astelehenean itzuliko dira ikasgeletara. Aurretik ordea, jai egunotarako etxeko txikienei zuzenduriko hainbat ekintza antolatu dira. Tartean, Gaztelekuko DBH3 taldekoak ETBren Gu ta Gutarrak saiora ikustera doaz asteazken honetan. Eta erregeak Usurbila bidean datoz jada:
Aisialdiko ekimen eskaintza zabala
Urtarrilak 4, asteazkena
14:15 Gaztelekutik ETBren Gu ta gutarrak saioa ikustera, DBH3 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.
Urtarrilak 5, osteguna
11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.
17:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.
19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Urtarrilak 8, igandea
17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Mixina”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
Sinopsia: "Tibbie erreportaria da Killendoom herriko egunkari batean. Bere lanpostua galtzeko zorian da bere izakera lotsatia dela eta kalera atera eta elkarrizketak egiteko gai ez delako. Bere nagusiak azken aukera eman eta gutxira Mixina andere xelebrea ezagutuko du. Mixina-k katuekin hitz egiteko gai da eta honek proposamen bat luzatzen dio: Etxea eta janaren truke, herriko albiste interesgarrienak jakinaraziko dizkio Mixina-ren katu espioi sarearen eskutik".