2013ko azaroan iragarri zuen orduko Gipuzkoako Foru Aldundiak eten egin zuela erraustegia esleitzeko kontratua, adostasun batera heldu zela lanok esleitu zitzaizkion enpresa taldearekin eta kalteordain bat emango zitzaiela, Zubietako planta eraikitzeko lanak bertan behera uztearen ondorioz; 8,19 milioi euroko kalteordaina eta beste 3 milioi euro, jada eginak zeuden lanengatik. Bildu agintean zuen aurreko, 2011-15 legealdiko Aldundiak hartutako erabaki haren aurka agertu da orain, Donostiako 1. Administrazio Auzietarako Epaitegia. 2013ko azaroko erabaki hura bertan behera utzi eta Bildu gobernu taldean zuen Diputazioak hartutako erabaki haren aurka Debabarrenako eta San Marko Mankomunitateek aurkezturiko helegitea babestu du.