RTVE-ren artxiboetan harribitxi hau topatu dugu: 60ko hamarkadan Usurbilen grabaturiko idi-dema. 1964ko abenduaren 28ko NO-DO albistegian eman zuten, zehatzago esanda. Ugaldea industria-gunea nekazal lurra zen orduan, frontoia estali gabe ageri zen. Eta frontoi ingurua ere, guztiz ezberdina zen.
NO-DO (Noticiarios y Documentales izenburuaren akronimoa) 1942 eta 1976 artean derrigorrez, eta 1981era arte borondatez, film baten aurrean espainiar zinematan proiektatzen zuten albistegia izan zen.