Jaialdiko antolatzaileek deituriko batzarra urtarrilaren 11n izango da, arratsaldeko 19:00etan Potxoenean. Ekitaldia bi zatitan banatuko dute; batetik, urriaren 15ean ospatu zen ekimeneko irudiak proiektatuko dituzte. Segidan, ekarpenak biltzeko tartea hartuko da. Aurrera begira jorratu beharreko bideaz jardungo dute. "2016ko Usurbil Herri Anitza jaialdiaren bideo emanaldia. Ondoren, "hemendik aurrera zer?" denon artean adosteko bilera antolatu dugu. Denon iritziak beharrezkoak iruditzen zaizkigunez, animatu eta etorri!", luzatu dute gonbita deitzaileek.
2016ko Usurbil Herri Anitza jaialdia iruditan
Argazkiak: 2016ko Herri Anitza jaialdia
Bideoak: