Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat Kaleragunean izan da ostiral eguerdi honetan. Martxoaren 10 eta 11rako Donostian eta Hendaian antolatu duten 4. Foro Sozialeko helburuak aurkeztu dituzte, "Kalera Kalera" ekimenari babesa adierazteaz gain.
Giza-katea Kontxan
Usurbilgo Kaleragunea azken egunetan da. Igandean amaituko dute preso ohiek, abenduaren 10ean hasi zuten hilabeteko itxialdia. Aurretik ordea, ostiralean giza-katea antolatu dute Donostiako Kontxako Badian. Haizeen Orrazia eta Paseo Berriko Oteizaren eskultura lotuko ditu mobilizazioak. Eskualdeka osatuko da giza-katea. Eskualdearen arabera, biltzeko bi leku finkatu dituzte. Buruntzaldeko herritarrak, hilaren 6an 18:30etan Donostiako Alderdi Ederren hitzartu dituzte. Gogoan izan, suargi bat eraman beharko du giza-katean parte hartu nahi duen pertsona bakoitzak. Kandelak eta edalontziak ekitaldi gunean bertan banatuko dituzte antolatzaileek. Giza-katea osatu ostean, 19:00etan amaituko da ekitaldia, Kontxako Erlojuen gunean. Esteka honetan dituzue xehetasun gehiago: Kontxako giza-katea
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak iragarritako hausnarketa prozesuari bultzada eman eta mobilizazio ziklo berri hasiera emateko deitu duten ekimen honetara gonbidatzen dute herritar oro, "bereziki konbokatu nahi ditugu azken 40 urte hauetan amnistiaren eta askatasunaren alde borroka egin duen pertsona oro".
Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!
Urtarrilak 6, ostirala
18:30 Kandeladun giza-kate erraldoia Donostiako Kontxako Badian, Donostiako Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte. Biltzeko hitzordua, Alderdi Ederren.
19:00 Ekitaldi amaiera Kontxako erlojuan.
Urtarrilak 7, larunbata
19:00 Errezitaldia Lasarte-Oriako Kultur Etxean, "presoen hitzak oinarri. Olatz Lasagabasterren hitzak Alacantetik".
19:00 Kontzertu gaua frontoian: Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida (Su ta Gar); Tajon Prieto y los Kuajalotes: Xabi Solano eta DZ (Esne Beltza); Gu Geu; Guda Dantza; Ze Esatek!; Izeberg; Anje Duhalde; Zaparra; Pelax; Keu; Kezka; Garilak26; Dj Miau; Peio eta Olatz (Skakeitan); Physis Versus Nomo. Sarrera: doan.
Urtarrilak 8, igandea
12:00 Kaleragunearen itxiera ekitaldia.
Informazio gehiago:
Facebook: Kalera kalera
Twitter: @kalera_kalera
Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.