Termometroa zero azpitik izan dugu azken astean. BadirudiĀ hotzaldi hau amaitu dela oraingoz, baina abisu horian segiko dugu, euriagatik oraingoan. Abisu horia ezarri baitu Euskalmetek "prezipitazio iraunkorragatik", astearte goizeko 06:00etatik asteazken eguerdiko 12:00ak arte. "Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m2 baino gehiago pilatu daitezke. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago eta ugariago Kantauri isurialdean", ohartarazi du meteorologia agentziak. Honatx hurrengo egunotarako egin duten iragarpena:
Urtarrilak 9, asteartea
"Asteartean eguraldiak txarrera egingo du nabarmen. Zerua estalita egongo da eta euria edonon egingo du; iparraldean izango dira zaparradak sarriagoak eta ugariagoak. Mendi altuenetan elurra egingo du, elur-kota 1300-1400 m-ra egongo da eta gauean 1200 m-ra jaitsiko da. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, batez ere kostaldean eta mendi inguruetan, han bolada gogorrak izango dira. Tenperaturak berdin jarraituko du".
Urtarrilak 10, asteazkena
"Asteazkena euritsua dator. Euria egingo du lurralde osoan, kantauri isurialdean eta goiz partean ugariago. Arratsaldea aurrera joan ahala atertuz joango da eta gauean ez du euririk egingo. Elur-kota 1200 m inguruan kokatuko da goizean eta arratsaldean 1500 m-ra igoko da. Ipar-mendebaldeko haizeak goizean zakar joko du kostaldean, arratsaldean indarra galduz joango da. Tenperaturan aldaketarik ez".
Informazio eguneratua: euskalmet.eus