Kantu Taldeak gaur ekingo dio ikasturte berriari

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 10a, 07:55

Ikasturte berria, bederatzigarrena abiatzeara doa Usurbilgo Kantu Taldea astearte honetan, urtarrilaren 10ean. Nobedadeekin. Hasteko, gidari berri batekin; udazkenean, Susi Elosegiren lekukoa hartu zuen Jaione Eskuderorekin. Honez gain, Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta NOAUA! K.E.-rekin elkarlanean udazkenean baita kaleratu zuen kantu-liburuxka berria baliatu ahalko dute. 5 eurotan eskura ditzakezue NOAUA!n, Lizardi eta Laurok liburu dendetan. 300 euskal abesti aurki ditzakezue bertan, kanta hauen eta egileen inguruko datu interesgarriekin hornituak.

Tresna ezin baliagarriagoa, gaur bertan hasiko duten ikasturte berrirako. Ohi bezala, Kantu Taldeak, asteartero biltzen segiko baitu, 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan. "Lotsa alboratu eta etorri", zioen Jaione Eskuderok, berriki NOAUA!ri eskaini zion elkarrizketan.

Entsegu saio hauez gain, hilero kantu-jiran ateratzen dira plazara. 2017ko lehen hitzordua, hilaren 28rako deitu dute. Ohi bezala, 19:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.

IKASTAROAK

Emakumeentzako ahalduntze ikastaro berriak

Bi ikastaro berri antolatu ditu Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak, hasi berri dugun urte honetarako:

-Mindfulness tailerra, Pepa Bojo psikologoarekin. Urtarrilaren 12tik apirilaren 6ra. Saioak ostegunetan 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegi atzeko lokalean. Izen emateko epea, urtarrilaren 9ra arte.

-Biodantza ikastaroa, “norberaren gorputza ezagutzeko”. Urtarrilaren 20tik apirilaren 7ra luzatuko den ekimeneko saioak, ostiraletan 17:00-18:30 artean izango dira, Oiardo Kiroldegian. Izena emateko epea, urtarrilaren 17ra arte. 

Informazio gehiago eta izen ematea:

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila

943 377 110

parekidetasuna@usurbil.eus

Oharra: usurbildarrek lehentasuna izango dute.

KzGunea

-Urtarrilak 16-27, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".

-Urtarrilak 30-31, 09:00-11:00 "Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean".

Informazio gehiagorako:

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Kale Nagusia, 37 (urtarrilean 09:00-13:00 artean zabalik)

Etumeta AEK euskaltegia

Ikasturtea urrian abiatu zuten arren, zabalik segitzen du Etumeta AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Maila guztietako ikastaroak egiteko aukera dago goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,... Eta berrikuntza bat ere martxan jarri dute aurtengoan; gurasoentzako saioak. Egitasmoa, euskaltegia, Udala eta Udarregi Ikastolaren arteko elkarlanez bideratu dute. Argibide gehiago jaso eta matrikulatzeko bideak hemen dituzue:

Nagusia, 43

607 609 379.

usurbil@aek.org

www.aek.org

muntteri.blogspot.com.es