Usurbildarra Radio Popular Boavista talde portugaldarraren hamaikakoan estreinatuko da maila profesionalean, hasi berri dugun urte honetan. Errazkinek Café Baque-Campos taldean parte hartu du zaletu gisa, eta pasa den udan zenbait lasterketetan Wilier Triestina-Southeast talde italiarrarekin. Volta a Portugal do Futuroko lehen etapa irabazi zuen eta lehen lidergoa promesentzako proban. Usurbildarrak abenduan Radio Popular Boavistak Paredesen (Oporto ondoan, Portugal) eginiko hiru eguneko kontzentrazioan parte hartu zuen. Kontratua sinatzeke zuen oraindik, baina agidanez, Jose Manuel Martins Dos Santos taldeko zuzendari teknikoak begi onez ikusi zuen bere erakustaldia. Zorionak Xuban!