Andatza M.K.T.-ren urteko lehen irteeran izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 11a, 07:30

Asteazken hau dugu, Andatza M.K.T.-k igande honetarako, urtarrilaren 15erako antolatu duen irteeran izen emateko azken eguna. “Bidasoako kontrabandistak” izeneko ibilbideko lehen etapa osatuko dute; Hendaia-Arritxulo artekoa. Goizeko 07:30etan finkatu dute biltzeko hitzordua Oiardo Kiroldegian, bertatik autobusez abiatzeko. Uztailera arte, ibilbide hau osatzeko beste sei etapa egingo dituzte.

"Bidasoako kontrabandistak" ibilbideko lehen etapa:

Eguna: urtarrilak 15, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:30, Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Ibilbidea: 18 km.

Izen ematea: urtarrilaren 11 baino lehen, 6 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak: "Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri".

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T

2017ko egutegia

-Urtarrilak 15: “Bidasoako Kontrabandistak”: Hendaia-Hondarribia-Harritxulo.

-Otsailak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 2”: Arritxulo-Arantza.

-Martxoak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 3”: Arantza-Beintza.

-Apirilak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 4”: Beintza-Ziga.

-Maiatzak 14: “Bidasoako Kontrabandistak 5”: Ziga-Erratzu.

-Ekainak 11: “Bidasoako Kontrabandistak 6”: Erratzu-Etxalar.

-Uztailak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 7”: Etxalar-Biriatu.

-Irailak 9-10: Posets 3.375 m.

-Urriak 8: Anboto.

-Azaroak 12: Elgeako zerra.

-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.

-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.

"Andatzakoak Perdidon"

"Amaia Zubelzuk eta Ander Aisak prestatutako "Andatzakoak Perdidon" ikuskizun bizia ezagutzeko aukera izan genuen azaroako Mendi Astean. Ordesan bizi izan genituen 3 egunetako ibilaldien bideoa ikusgai duzu lotune honetan: https://goo.gl/photos/fBcQx53CZfT7smc68."