Ekitaldi mordoa izan dugu azken asteotan. Ia egunero hitzorduren bat izan dugu Usurbilen. Batetik, Dema plazan hilabetez preso ohiek egin duten itxialdian, Kaleragunean, agerraldi, bisita, bilera, edota denetariko ekitaldiak antolatu dira. Bestalde, urtero oporraldi honetan haur eta gazteei zuzenduriko hitzorduak ere izan dira. Erraustegia ere hainbatetan albiste izan dugu; tartean, abenduaren 27an Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostian deitu eta milaka gipuzkoar batu zituen manifestazioa dela eta. Hitzordu guztion irudiak NOAUA!ren web orrialde honetako Argazkitegia atalean dituzue:
AZKEN IRUDI BILDUMAK
Erraustegiaren aurkako abenduaren 27ko manifestazioa