Ehunetik gora lagun, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izena emanda

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 12a, 09:20

Ostegun goiz honetarako 103 lagun ziren jada, urtarrilaren 29an ospatuko den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izena emanda zeuden kirolariak. Haien artean, 14 usurbildarrek bideratua zuten jada inskripzioa kirolprobak.com atarian. Gainerakoan, gehienbat Donostialdeko eta Gipuzkoako hainbat kirolari, nahiz Ermua, Etxalar edota Gasteizetik ere proba honetan parte hartzera animatu diren. Atari honetan kontsultatu daiteke izena emandakoen zerrenda.  

500 kirolarientzako lekua egongo da, urtarrileko azken igandean ospatuko den mendi bizikletako proba honetan. Ohi bezala, bi ibilbide osatzeko aukera izango da edizio berri honetan ere. Honatx xehetasunak:

Eguna: urtarrilak 29, igandea.

Ordutegia: 08:30-13:30.

Tokia: Mikel Laboa plaza-frontoia.

Bi ibilbide aukeran: motza (26 km inguru); luzea (36km inguru).

Izen ematea: urtarrilaren 27ra arte, kirolprobak.com atarian. Federatuek 15 euro; federatu gabeek 18 euro. Proba egunean bertan ere izen emateko aukera 08:45ak arte; 22 eurotan federatu zein federatu gabeentzat.

Oharrak:

-Proban parte hartzeko gutxieneko adina: 15 urte.

-500 parte hartzaileentzako lekua.

-Ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera.

-Ibilbidean zehar, janari eta edari beroa, asistentzia. 

-Proba amaieran, hamaiketakoa eta dozenaka opariren zozketa parte hartzaileen artean.

-Bizikletak garbitzeko mangerak anbulatorio ondoko aparkaleku ondoan. Dutxak Oiardo Kiroldegian.

-Guztiz debekatua egongo da Oiardo Kiroldegian zikindutako oinetakoekin jantzita sartzea.

Informazio gehiago:

andatzamendizale.info


irisasibtt@gmail.com

Antolatzailea: Irisasi BTT.

Izena eman duten usurbildarrak

Manex Altuna Aizpurua

Jon Arotzena Iartza

Garazi Basurto Korta

Mikel Castresana Etxeberria

Erramun Erro Aizpurua

Jon Flores Lizaso

Jonathan Garmendia Moreno

Asier Iturralde Sarasola

Aitor Izagirre Lopetegi

Beñat Lacar Camino

Xabier Lazkano Tapia

Joseba Pellejero Alkorta

Iñaki Unanue Lopez

Javier Zubiria Ayerza