Aialde-Berri eta Urdaira sagardotegiek ere txotx denboraldia abiatzear

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 13a, 11:01

Sagardotegiak pixkanaka hasiera ematen ari dira egunotan txotx denboraldi berriari. Bart Saizar Sagardotegiaren txanda izan zen. Aurpegi ezagunez jositako ekitaldi berezi batekin estreinatu zuten sagardo berria dastatzeko denboraldia. Lehen tragoa edateko ohorea aurten, Julen Lopetegi entrenatzailearena izan da. Kalejiran etorri zen, Kepa Junkera trikitia jotzen ari zela eta atzetik jende ilara amaigabea zuela. Sorginak taldekoen aurreskuaren eta Andoni Egañaren bertsoaren ostean, sagardo berridun edalontzia eskutan, eta "Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!" ahoskatuz estreinatu zuen ofizialki, 2017ko txotx denboraldia. Eta segidan, berehala hasi zen bertaraturikoen kupeletarako joan etorria. Aipatu moduan, aurpegi ezagun mordoak desfilatu zuen kupela artetik. Baita usurbildar ugarik ere. Ondoko bideoan dituzue.

Saizarren ostean, Urdaira eta Aialde-Berri sagardotegien txanda. Larunbat honetan abiatuko dute txotx denboraldi berria:

Aginaga sagardotegia

Helbidea: Aginaga auzoa.

Telefono zenbakia: 943 36 67 10 // 943 37 06 68.

Emaila: info@aginagasagardotegia.com

Web orria: aginagasagardotegia.com

Irekiera: urtarrilaren 5ean. Astelehenak itxita. 

Ordutegiak: eguerdian 13:30 eta iluntzean 20:00.

Zerbitzuak: sagardotegiko menua, urte osoan sagardoa txotxetik, kartara jateko aukera. Ospakizunetarako menu bereziak, ezkontzak... 

Lotarako lekua; Hotela**

Zenbat bezerorentzako lekua: bi jangela, 300 eta 150 lagunentzat.

Aialde-Berri sagardotegia


Helbidea: Aialde Berri 37, Santuenea.

Telefono zenbakia: 943 365 031.

Irekiera: urtarrilaren 14tik aurrera zabalik. 

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 20:00etatik aurrera. Larunbatetan, 13:30etatik eta 20:00etatik aurrera. Igandetan, 13:30etatik aurrera, gauetan itxita.

Zenbat bezerorentzako lekua: 100 lagun ingururentzat, eserita.

Araeta sagardotegia

Helbidea: Berridi bidea 22, Zubieta.

Telefono zenbakia: 943 362 049.

Web orria: araeta.com

Irekiera: urte osoan.

Arratzain sagardotegia

Helbidea: Arratzain baserria, 22.

Telefono zenbakia: 943 366 663.

E-posta: info@agroturismoarratzain.com

Web orria: agroturismoarratzain.com

Irekiera: urte osoan zabalik. Ostiral iluntzetan, larunbat egun osoz eta igande eguerdietan. 

Zerbitzua: sagardo ekologikodun sagardotegia eta nekazalturismoa.

Iruin sagardotegia


Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.

Telefono zenbakia: 943 361 229.

E-posta: ion@iruinsagardotegia.com

Web orria: iruinsagardotegia.com


Irekiera: urtean zehar zabalik.

Egunero irekita, 13:30-15:30 eta 20:00-22:30 artean, igande gauetan izan ezik.

Zenbat bezerorentzako lekua: 150-180.

Saizar sagardotegia

Helbidea: Kalezar, 39.

Telefono zenbakia: 943 37 39 95.

Web orria:  www.sidrassaizar.com

E-posta: sidreria@sidrassaizar.com

Irekiera: urtarrilaren 12an 20:00etan, Julen Lopetegi futbol entrenatzailearekin. Kepa Junkerak Saizarko sagardoari, danborradari eta Usurbilgo herriari eskainitako "Sagarraren Danborrada" abestia aurkeztuko da. Andoni Egaña bertsotan eta Sorginak taldekoak dantzan ariko dira. Julian Iantzik aurkeztuko duen hitzordua, aurpegi ezagun mordoa bertaratuko dela iragarri dute.

Zenbat laguntzeko tokia: 250. 

Urdaira sagardotegia


Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga.

Telefono zenbakia: 943 372 691.

Irekiera: urtarrilaren 14tik aurrera. Egunero afariak, eta jai guztietan bazkariak baita. Igande gauak eta astelehenak itxita.