Herriko kirol taldeak ohiko jardunera itzuliko dira asteburuan

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 13a, 10:57

Oporraldiko etenaldiaren ostean ohiko jardunera itzuliko dira herriko kirol taldeak. Eskubaloi neurketak izango ditugu Oiardo Kiroldegian, futbol neurketak Haranen. Bestalde, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoak "Bidasoako kontrabandistak" ibilbideko lehen etapa osatuko dute igandean. Irteeerako izen ematea itxita dago jada:

Eskubaloia Kiroldegian

Urtarrilak 14, larunbata

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Udarregi 5A

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Urnieta 6

10:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Urnieta

11:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-Ordizia

13:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Amenabar E

15:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Astigarraga Gys Sport Elgoibar

17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tecnifuelle Elgoibar

19:30 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Maila: Usurbil K.E.-Lagunak

Futbola Haranen

Urtarrilak 14, larunbata

10:00 Alebin mutilak:

Udarregi 5B-Udarregi 6B

Udarregi 6A-Landaberri 5A

12:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Sporting de Herrera

16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Touring KE

Urtarrilak 15, igandea

10:00 Alebin mutilak 2006, topaketa: Usurbil F.T.,; Antiguoko A, B, D, E; Billabona.

11:45 Benjaminen arteko topaketa, 2007-2008: Usurbil F.T.-Mundaiz IK

Bartzelonara bidaia

2017ko apirileko Aste Santuko oporraldian Bartzelonara bidaia antolatzen ari da Usurbil F.T., apirilaren 15 eta 16ko asteburuan Realak Bartzelonaren aurka jokatuko duen neurketa izango dela baliatuta. “Bidaia Bartzelonaz gozatu eta Barça-Reala partida ikusi nahi duen ororentzat izango da”, iragarri dute antolatzaileek. Bidaian izen emateko epea urtarrilaren 31ra arte luzatu dute. Apuntatzeko eta argibide gehiagorako, idatzi futusurbil@yahoo.es helbidera.

Gabonetako errifen zozketa

Honatx egin duten zozketako zenbaki sarituak. "Zenbaki hauen jabe bazarete Haraneko tabernatik pasa", ohartarazi dute Usurbil F.T.-tik:

Marije Arropa denda: 3743.

Bruño Mariskoak: 3007.

Saizar jatetxea: 5673.

"Bidasoako kontrabandistak" ibilbideko lehen etapa

2017an ohi baino goizago ekingo diote mendi irteerei Andatza M.K.T.-koek. Igande honetan bertan, urtarrilaren 15ean. Izen emateko epea itxita duten arren, jakin dezazuen, “Bidasoako kontrabandistak” izeneko ibilbideko lehen etapa osatuko dute; Hendaia-Arritxulo artekoa. Goizeko 07:30etan finkatu dute biltzeko hitzordua Oiardo Kiroldegian, bertatik autobusez abiatzeko. Uztailera arte, ibilbide hau osatzeko beste sei etapa egingo dituzte. 

"Bidasoako kontrabandistak" ibilbideko lehen etapa:

Eguna: urtarrilak 15, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:30, Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Ibilbidea: 18 km.

Izen ematea: itxita.

Oharrak: "Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri".

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T

2017ko egutegia

-Urtarrilak 15: “Bidasoako Kontrabandistak”: Hendaia-Hondarribia-Harritxulo.

-Otsailak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 2”: Arritxulo-Arantza.

-Martxoak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 3”: Arantza-Beintza.

-Apirilak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 4”: Beintza-Ziga.

-Maiatzak 14: “Bidasoako Kontrabandistak 5”: Ziga-Erratzu.

-Ekainak 11: “Bidasoako Kontrabandistak 6”: Erratzu-Etxalar.

-Uztailak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 7”: Etxalar-Biriatu.

-Irailak 9-10: Posets 3.375 m.

-Urriak 8: Anboto.

-Azaroak 12: Elgeako zerra.

-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.

-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.

"Andatzakoak Perdidon"

"Amaia Zubelzuk eta Ander Aisak prestatutako "Andatzakoak Perdidon" ikuskizun bizia ezagutzeko aukera izan genuen azaroako Mendi Astean. Ordesan bizi izan genituen 3 egunetako ibilaldien bideoa ikusgai duzu lotune honetan: https://goo.gl/photos/fBcQx53CZfT7smc68."