Autobus zerbitzu bikoitza Usurbildik, Sarek Bilbon deituriko manifestaziora

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 13a, 12:39

Antolatzaileen esanetan jendetza espero da larunbat honetan Bizkaiko hiriburuan. Datu bat horren erakusle; iaz baino %15 autobus gehiago espero dituzte euskal presoen euskal herriratzea eskatzeko 17:30etan Kasillatik abiatuko den mobilizaziora gerturatzeko; guztira, 250-275 autobus.  Tartean Usurbildik goiz eta arratsaldez abiatuko direnak. Adi, zerbitzuotan izen emateko azken orduak baitira honako hauek.

Herritarrak oro har manifestaziora joateko garraio publikoa erabiltzera deitzen dituzte. "Milaka sarekidek garraio publikoa erabiliko dute, txalogarria iruditzen zaigu, kontuta hartu behar baitugu horrelako mobilizazio jendetsu batek, Bilbon garraio ugaritze handi bat dakarrelako eta bide honetan oso lagungarria delako. Beraz, metroa, trena, autobusa edota tranbia erabiltzea oso komenigarria da, eta dagozkien arduradunei zerbitzu publikoen indartze bat eskatzen diegu", adierazi du Sarek.

Manifestazioari begirako beste eskaera bat ere egin dute. "Gerturatuko direnei, jarrera egoki bat izan dezaten eskatzen diegu, eta dagokien antolatzaileei kasu egitea. Gainera, anbulantzia, suhiltzaile… euren lana egiteko erraztasunak emateko kontziente izan gaitezen eskatzen dugu", diote.

Autobus zerbitzu bikoitza Usurbildik, Bilboko manifestaziora

Eguna: urtarrilak 14, larunbata.

Manifestazioa Bilbon: "Euskal presoak, Euskal Herrira! Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea!"".

Abiapuntua: 17:30etan, Bilboko Kasillatik.

Informazio gehiago: sare.eus

Deitzailea: Sare.

Autobus zerbitzu bikoitza Usurbildik:

11:00 Oiardo Kiroldegitik. Izen ematea: Aitzaga Elkartean eta tabernan.

15:30 Oiardo Kiroldegitik. Izen ematea: Aitzaga, Bordatxo, Txiriboga eta Zendoia tabernetan.