Aizpurua Autobusak, 50 urte

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 14a, 13:56

Usurbilgo familia-enpresa honek 50 urte bete ditu. Lagun ugari bertaratu dira Usurbilgo egoitzan antolatu duten urteurren ekitaldira. Ibilbidearen errepaso bat egin dute eta segidan autobus berriak aurkeztu dituzte. Lagunen, instituzioen zein bezeroen babesa jaso dute gaurko ospakizunean.