Gogotik ari du euria azken orduetan, eta are gehiago egitekotan da hurrengo orduotan. Abisu horian izango gara igande gauerdira arte. "Kantauri isurialdeko zenbait lekutan metro karratuko 60 litro baino gehiago pilatzeko probabilitatea handia da, batez ere ekialdean. Prezipitazio ertaina egingo du, sarri eta ugari, zenbait lekutan iraunkor, bereziki egunaren bigarren partean".
Egoerak okerrera egingo du gauean. Gauerditik astelen eguerdiko 12:00ak arte alerta laranjan izango gara euriteengatik. Metro karratuko 80 litro baino gehiago pilatzeko probabilitatea handia da, "batez ere Gipuzkoa barnealdeko ekialdean".
Astelehena amaitzerako atertzen joango omen da eta euriari hotzak hartuko dio lekukoa.
Informazio eguneratua: euskalmet.eus