431, Tipi-Tapako zenbaki saritua

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 16a, 07:43

431 izan zen igandean ospatu zen munduko janarien Tipi-Tapako zozketako zenbaki saritua. Zenbaki honen jabeak Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutu ditzakeen 150 euroko erosketa balea irabazi du.

Behin behineko egutegia

Tipi-Tapa formatua berreskuratu zuten Hurbilago Elkarteko tabernariek igande honetarako. Baina hurrengo hilabeteotan, berriro helduko diete Bizi Kalea azokei. Honatx maiatzera arte hilero aurreikusiak dituzten hitzorduak:

-Otsailak 4, larunbata: hirugarren azoka frontoian.

-Martxoak 12, igandea: laugarren azoka Txapeldun taberna aurreko plazan.

-Apirilak 9, igandea: koloreen inguruko Tipi-Tapa tabernaz taberna.

-Maiatzak 13, larunbata: Hurbilago Azoka frontoian.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.