Astelehen eguerdi honetarako 126 lagun ziren jada, urtarrilaren 29an ospatuko den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izena emanda zeuden kirolariak. Haien artean, 18 usurbildarrek bideratua zuten jada inskripzioa kirolprobak.com atarian. Atari honetan kontsultatu daiteke izena emandakoen zerrenda. Gainerakoan, gehienbat Donostialdeko eta Gipuzkoako hainbat kirolari, nahiz Ermua, Etxalar edota Gasteizetik ere proba honetan parte hartzera animatu diren.
500 kirolarientzako lekua egongo da, urtarrileko azken igandean ospatuko den mendi bizikletako proba honetan. Ohi bezala, bi ibilbide osatzeko aukera izango da edizio berri honetan ere. Honatx xehetasunak:
Eguna: urtarrilak 29, igandea.
Ordutegia: 08:30-13:30.
Tokia: Mikel Laboa plaza-frontoia.
Bi ibilbide aukeran: motza (26 km inguru); luzea (36km inguru).
Izen ematea: urtarrilaren 27ra arte, kirolprobak.com atarian. Federatuek 15 euro; federatu gabeek 18 euro. Proba egunean bertan ere izen emateko aukera 08:45ak arte; 22 eurotan federatu zein federatu gabeentzat.
Oharrak:
-Proban parte hartzeko gutxieneko adina: 15 urte.
-500 parte hartzaileentzako lekua.
-Ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera.
-Ibilbidean zehar, janari eta edari beroa, asistentzia.
-Proba amaieran, hamaiketakoa eta dozenaka opariren zozketa parte hartzaileen artean.
-Bizikletak garbitzeko mangerak anbulatorio ondoko aparkaleku ondoan. Dutxak Oiardo Kiroldegian.
-Guztiz debekatua egongo da Oiardo Kiroldegian zikindutako oinetakoekin jantzita sartzea.
Informazio gehiago:
Izena eman duten usurbildarrak
Manex Altuna Aizpurua
Jon Arotzena Iartza
Garazi Basurto Korta
Mikel Castresana Etxeberria
Erramun Erro Aizpurua
Jon Flores Lizaso
Jonathan Garmendia Moreno
Imanol Iribar Rodriguez
Asier Iturralde Sarasola
Aitor Izagirre Lopetegi
Iñaki Korta Hernandez
Beñat Lacar Camino
Joseba Larburu Irazusta
Xabier Lazkano Tapia
Joseba Pellejero Alkorta
Iñaki Unanue Lopez
Gorka Uranga Garcia
Javier Zubiria Ayerza