Berrezarri dute argindar zerbitzua Atxegalden

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 17a, 09:23

Berrezarri dute argindar zerbitzua Atxegalden. Goizetik argindarrik gabe ziren auzoan. Iberdrolatik aditzera eman digutenez, matxura izan da eta konpontzen aritu dira azken orduan teknikariak. Antza, Atxegaldeko Erdiko Kaleko argindar transformagailuko fusibleak matxuratu dira eta matxura hau konpontzen aritu dira teknikariak, ondoko irudian ikus dezakezuen moduan. 

Bart, uneren batean ere argindar zerbitzuak etenen bat izan zuen Atxegalden eta Kaxkoan. Ez da inguru honetan argindarrarekin arazoak dauden lehen aldia. Arazo bat baino gehiago eman izan dira azken urteotan. 2015eko urriaren 20an ere matxura izan zuen. Mahaspildegi inguruko argindar postean lan batzuk egin ahal izateko generadore bat jarria zegoen eta matxurak izan zituen. Gasoil ihesa izan zuen eta kea botatzen hasi zen. Egoera honen aurrean, Ertzaintza edota suhiltzaileak ere bertaratu ziren Atxegaldera, nahiz ez zuten inolako esku-hartzerik egin behar izan. Biharamunean konpondu zuten matxura.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA