Azaroko datuekin alderatuta, bi langabetu gutxiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak joan den abenduan Usurbilen. Beherakada honekin udazkenean izan den joera berresten da udalerri honetan; Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko datuen arabera, murrizten doala langabetu kopurua Usurbilen. Hori bai, beti ere aldi baterako lan kontratuei esker. Abenduan hitzartu ziren 250 lan kontratutik 233 aldi baterako erregistratu ziren.
Irailean 288 langabetu zenbatu ziren udalerri honetan. Abenduan 32 lagun gutxiago, 256. Azken hilabetean beherakada txiki bat eman bada ere (140tik 137ra), gizonezkoak baino (119) emakume langabetu gehiago (137) egoten segitzen du udalerri honetan. Halere, azken hilabeteotako joera hautsi da oraingoan. Gizonezkoak baino (118) emakumezko gehiago kontratatu dira (132).
Azaroko datuekin alderatuta, Usurbilen bezala, Buruntzaldean 62 langabetu gutxiago eta Gipuzkoan 361 langabetu gutxiago zenbatu dira abenduan.
2016ko abendua
Usurbil: 256. Buruntzaldea: 3.683. Gipuzkoa: 36.965.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 119.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 53.
45 urtetik gora: 58.
Emakumezkoak: 137.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 68.
45 urtetik gora: 60.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 35.
Eraikuntza: 26.
Zerbitzuak: 171.
Aurretik lanik gabe: 17.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 821.
Astigarraga: 270.
Hernani: 1.078.
Lasarte-Oria: 985.
Urnieta: 273.
Usurbil: 256.
Guztira: 3.683.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 36.965.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 250.
Aldi baterakoak: 233.
Zerbitzuen sektorean: 169.
Sexuaren arabera: 118 lan kontratu gizonezkoenak, 132 emakumezkoenak.