Sortu birfundatu aurreko azken batzarra 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 18a

Urtarrilaren 21eko Kongresuaren aurretik, birfundazio prozesuko azken batzarra egingo du Usurbilgo Sortuk. Urtarrilaren 7an izango zela iragarri genizuen arren, asteazken honetan, hilaren 18an 19:00etan Potxoenean izango da azkenean. Emendakinen eztabaida eta zerrenda irekien hautaketa bideratuko dute saio horretan.

Birfundazio prozesuaren egutegia

-Azaroak 4: Birfundazioaren aurkezpena eta afaria egin zuten Aitzaga Elkartean.

-Azaroak 19: Ponentzia eta zuzendaritza taldeen hautaketa.

-Abenduak 3: Emendakin partzialak eta zerrenda irekien hautagaiak.

-Urtarrilak 19, 19:00 Potxoenean: Emendakinen eztabaida eta zerrenda irekien hautaketa.

-Urtarrilak 21: prozesuaren amaierako Kongresua.

Informazio gehiago: partehartu.sortu.eus

Kongresua larunbatean Bilbon

Hilabeteotako birfundazio prozesua larunbatean, 10:30-13:30 artean Bilboko Euskalduna jauregian egingo duten biltzarreran borobilduko du Sortuk. Zohardia txostena eta Kontseilu Nazionala osatuko dituzte. Nazioarteko 40 alderdi baino gehiagoko kideak espero dira.