Zenbait ikastaroetan izen emateko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 19a, 05:15

Lan bertikalen inguruko formakuntza jasotzeko aukera dago eskualdean. Langabezian egon eta ikasketarik burutzen ari ez diren 21-29 urte arteko gazteei zuzendutako doako formakuntza saio hauetan izen emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 30era arte. Inskripzioak Andoaingo Urigain Etxean (La Salle etorbidea, 6) bideratu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00-15:00 artean. Argibide gehiagorako deitu 943 30 42 21 telefono zenbakira edo idatzi txertatumerkatuan@andoain.eus atarira.

Urtarrilaren 31n hasi eta ekainaren 9ra arte luzatuko da ikastaroa. 12 lagunentzako lekua egongo da, eta Beterri-Buruntzako udalerriko gazteek izango dute lehentasuna. "Lan munduan sartzeko baliagarri izango zaizkizun praktikak eta lan poltsa aktiboan sartzeko aukerak", izango ditu parte hartzaile bakoitzak. Gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak; espezialista soka bidezko sarbide tekniketan (IRATA nazioarteko ziurtagiria lortzeko aukerarekin), eta praktikak burutzeko behar diren beste hainbat prestakuntza jasoko dira. Hain zuzen, prestakuntzarekin batera, 180 orduko praktikak egin beharko dira. 

"Txertatu Merkatuan" egitasmoaren baitan

"GARAPENek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, 2016-2018 urte bitartean egingo den proiektuaren konpromisoa hartu du. 3 urteko ekintza honetan, 3 proiektu ezberdin burutuko dira. Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %91,89 hain zuzen ere, EGF-ek eman du.

Andoaingo Udala, Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkaritzan, TXERTATU MERKATUAREN programaren kudeaketaz arduratuko da. Beterri-Buruntza eskualdeak, Gizarte eta lan orientazio eta integrazio teknikak lantzeaz gain, lan bertikaletako prestakuntza proposatu du gazteen interesa izango delakoan.

Langabezian dauden eta ikasten ari ez diren 21-29 urte bitarteko gazteak, beti ere kualifikazio gutxikoak, parte hartu ahal izango dute TXERTATU MERKATUAN programan", berri eman dute formakuntza saio hauen sustatzaileek. Eskualdeko udalak daude tartean; Usurbilgoa baita.

IKASTARO GEHIAGO

KzGunea

-Urtarrilak 30-31, 09:00-11:00 "Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean".

-Otsailak 1-10, 16:00-18:00: "Argazki ukitua GIMP erabiliz".

-Otsailak 13-21, 16:00-18:00: "Smartphoneak eta tabletak. Lortu zure Android gailuaren etekin handiena".

-Otsailak 22-28, 16:00-18:00: "Zure lehen urratsak Informatika munduan".

Informazio gehiagorako:

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Kale Nagusia, 37 (urtarrilean 09:00-13:00 artean zabalik)

Kantu Taldea

Urtarrilaren 10ean ekin zioten ikastaro berriari, gidari berriarekin; Jaione Eskuderorekin. Asteartero bilduko dira entsegu saioetarako, ohi bezala, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan. 2017ko lehen kantu-jira berriz, urtarrilaren 28an 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Etumeta AEK euskaltegia

Ikasturtea urrian abiatu zuten arren, zabalik segitzen du Etumeta AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Maila guztietako ikastaroak egiteko aukera dago goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,... Eta berrikuntza bat ere martxan jarri dute aurtengoan; gurasoentzako saioak. Egitasmoa, euskaltegia, Udala eta Udarregi Ikastolaren arteko elkarlanez bideratu dute. Argibide gehiago jaso eta matrikulatzeko bideak hemen dituzue:

Nagusia, 43

607 609 379.

usurbil@aek.org

www.aek.org

muntteri.blogspot.com.es