San Sebastian Eguna tarteko, murrizketak eta aldaketak garraio zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 19a, 08:15

Udazkenean zehar Euskotreneko Amara eta Arasoko langileek hainbat lan uzte deitu dituzte. Lan uzte gehiago San Sebastian Egunaren bueltan. Ondorioz, ondoko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte:

Urtarrilak 19, osteguna

19:00-00:00 Tarte honetan, orduotan izango da tren zerbitzua Usurbildik Donostiara: 19:24, 20:24, 21:24, 22:24, 22:54. Donostiatik Usurbil aldera: 18:50, 19:50, 20:50, 21:50 (Usurbilen 19:04, 20:04, 21:04, 22:04).

Urtarrilaren 19ko gutxieneko zerbitzuak

Urtarrilak 20, ostirala

Egun osoan zehar, gutxieneko zerbitzuak:

Urtarrilaren 20ko gutxieneko zerbitzuak

Informazio gehiago:

902 543 210

euskotren.eus

Twitter: @euskotrenejgv

Aldaketak autobus geralekuetan

Haur danborrada dela eta, Lurraldebusek zenbait aldaketa egingo ditu geralekuetan urtarrilaren 20an, Donostiatik Usurbila datorren autobus zerbitzuan:

Urtarrilak 20, ostirala

10:00-15:00 Usurbildik Donostiara doazen autobusak "San Martin kaletik sartuko dira Easo kalera, eta kale horretako autobus erreitik zirkulatuko dute Pio XII.a plazara iristeko, eta Bizkaia pasealekutik autobus geltokira iristeko. Bidaiariak uzteko geralekua Easo kaleko bidegurutzera aldatzen da, eta ez dira Askatasunaren hiribidetik pasatuko... Geldialdia Zubieta kaleko 14. zenbakian egingo dute Zumaiako hiru lineek". 

Informazio gehiago: 

900 300 340

lurraldebus.eus