Abisu horian egon gara gau osoan goizeko 10:00ak arte, muturreko tenperatura baxu eta izotzagatik. Nahiz inguruok izotzik gabe esnatu diren azkenean. "Egunaren erdiko orduetan tenperatura 5 ºC ingurukoa izango da kostaldean, 4 ºC-koa kantauri zonaldeko barnealdean", ohartarazi du Euskalmet meteorologia agentziak. 20:00etan aktibatuko dute berriz abisu horia. "Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekuetan ertaina. Goizaldean eta goizean goiz izotz txiki-handia egingo du. Tenperatura minimoak -1 ºC ingurukoak izan daitezke kostaldean, -4 ºC-koak kantauri zonaldeko barnealdean", iragarri du Euskalmetek. Ostiral goizeko 10:00etan indargabetuko dute abisu horia. Honatx egunotarako iragarpena:
Urtarrilak 19, osteguna
"Gaur eguraldiak hobera egingo du orduak igaro ahala. Hodei askorekin hasiko dugu eguna, baina egunak aurrera egitearekin batera hodei horiek gutxituz joango dira; egunaren bigarren partean ostarte zabalak izango ditugu ia lurralde osoan. Tenperatura maximoek gora egingo dute baina, hori bai, izotza botatzen jarraituko du bai goizean goiz eta baita eguneko azken orduetan ere. Eguneko tenperatura minimoak gauean neurtuko dira".
Urtarrilak 20, ostirala
"Ostiralean hodeiak eta ostarteak. Zerua erabat garbi egongo ez den arren, ostarte zabalak izango dira; zenbait momentutan hodeiak ugariagoak izango dira hegoaldean. Tenperatura maximoek igotzen jarraituko dute eta goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan, izotza botako du beste behin".
Urtarrilak 21, larunbata
"Larunbatean, oro har, giro eguzkitsua espero dugu. Goizaldean eta gauean izotza botako du baina egunez hodei gutxi egongo dira eta eguzkiaz gozatzeko aukera izango da. Horrez gain, eguneko tenperatura pare bat gradu igoko daiteke".
Informazio eguneratua: euskalmet.eus