Futbol neurketak izango ditugu Haranen, eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian, astebururo moduan. Hitzordu hauez gain, Euskal Herriko Kluben Arteko 3. Pilota Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu Pagazpe Elkarteak larunbatean Idiazabalen. Eta ez ahaztu azkenik, zabalik segitzen duela hilaren 29an ospatuko den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izen emateak:
Eskubaloia Kiroldegian
Urtarrilak 21, larunbata
10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Langile
10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Udarregi 5B
11:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Leizaran B
12:15 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Leizaran B
15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tekniker Eibar Eskubaloia
17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tekniker Eibar Eskubaloia
19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza
Urtarrilak 22, igandea
10:30 Alebin neskak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: prestakuntza saioa.
11:30 Alebin mutilak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: prestakuntza saioa.
Futbola Haranen
Urtarrilak 21, larunbata
09:30 Alebin mutilak:
Udarregi 6B-Landaberri B
Udarregi 5A-Urnieta 5B
10:30 Infantil neskak:
Usurbil A-Zarautz
Usurbil B-Astigarraga
12:00 Infantil mutilak:
Usurbil-Idiazabal A
16:00 Erregional mutilak:
Usurbil F.T.-Segura K.E.
Euskal Herriko Kluben Arteko III. Pilota Txapelketako finalerdiak
Usurbilgo Pagazpe elkartea txapelketa honetako finalerdietara heldu da. Finalerdiok larunbatean jokatuko dituzte, 16:30etan hasita Idiazabalen. Lemoa izango dute aurkari:
-Lau t´erdian: Aurrekoetxea-Exposito.
-Banaka: Arrese-Santxo.
-Binaka: Elezkano-Etxebarria / Urbieta-Gorrotxategi
Izen ematea zabalik, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proban
Dagoeneko 141 lagunek izena eman dute kirolprobak.com atarian. 500 kirolarientzako lekua egongo da, urtarrileko azken igandean ospatuko den mendi bizikletako proba honetan. Ohi bezala, bi ibilbide osatzeko aukera izango da edizio berri honetan ere. Honatx xehetasunak:
Eguna: urtarrilak 29, igandea.
Ordutegia: 08:30-13:30.
Tokia: Mikel Laboa plaza-frontoia.
Bi ibilbide aukeran: motza (26 km inguru); luzea (36km inguru).
Izen ematea: urtarrilaren 27ra arte, kirolprobak.com atarian. Federatuek 15 euro; federatu gabeek 18 euro. Proba egunean bertan ere izen emateko aukera 08:45ak arte; 22 eurotan federatu zein federatu gabeentzat.
Oharrak:
-Proban parte hartzeko gutxieneko adina: 15 urte.
-500 parte hartzaileentzako lekua.
-Ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera.
-Ibilbidean zehar, janari eta edari beroa, asistentzia.
-Proba amaieran, hamaiketakoa eta dozenaka opariren zozketa parte hartzaileen artean.
-Bizikletak garbitzeko mangerak anbulatorio ondoko aparkaleku ondoan. Dutxak Oiardo Kiroldegian.
-Guztiz debekatua egongo da Oiardo Kiroldegian zikindutako oinetakoekin jantzita sartzea.
Informazio gehiago: