2016a 45 langabetu gutxiagorekin agurtu zuen Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 23a, 11:25

Estatuko Enplegu Zerbitzua hilero plazaratzen joan den datuen arabera, 2016an nabarmen jaitsi zen langabetu kopurua Usurbilen. Iazko lehen hiruhilekoan 301etik 319ra igo zen langabetu kopurua, gerora ordea beheranzko bideari heldu zion, urte amaieran 45 langabetu gutxiago zenbatzeraino. Lanik gabeko 256 herritar guztira joan den abenduan. 2009az geroztik ez zen halako kopururik erregistratu. Ia 400 langabetu zenbatzera ere heldu gara azken urteotan; esaterako, 385 langabetu 2014ko otsailean.

Aldaketa handirik izan ez duena, gizon eta emakumezko langabetu kopuruan dagoen aldea da. Urtea hasi bezala amaitu baitzen; emakumezko langabetu gehiagorekin, nahiz beherakada handiena ere lanik gabeko emakumezkoen kopuruan izan den. Urtea amaitzerako 119 gizonezko eta 137 emakumezko zeuden lanik gabe udalerri honetan. Urtarrilean baino 29 emakumezko eta 16 gizonezko langabetu gutxiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak 2016ko abenduan.

Gorabeheratsuagoa izan da langabeziak Buruntzaldean eta Gipuzkoan izan duen bilakaera, nahiz bi eremuotan ere beherakada argia egon den 2016an. 12 hilabeteko tartean, 658 langabetu gutxiago zenbatu ziren bailaran, eta 5.646 langabetu gutxiago Gipuzkoan.

Aldi baterako kontratazioa nagusi

Kontratazio datuei erreparatuta, alderantzizkoa gertatzen da. Hemen ere gizonezko eta emakumezkoen arteko aldea nabaria da, emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatzen direlako. Bi hilabete salbuetsita, 2016ak ere joera hau berretsi du. Baita beste datu bat ere; ia kontratu guztiak aldi baterako sinatu direla. Honatx 2016an zehar, Estatuko Enplegu Zerbitzua hilero kaleratzen joan den langabezia datuen bilakaera:

2016ko balantzea

Langabezia Usurbilen, Buruntzaldean eta Gipuzkoan

HilabeteakUsurbilBuruntzaldeaGipuzkoa
Urtarrila3014.34142.611
Otsaila3024.27741.966
Martxoa3174.25941.766
Apirila3194.26841.510
Maiatza3134.14340.332
Ekaina3073.98439.075
Uztaila2853.86524.192
Abuztua2953.95038.780
Iraila2883.97139.211
Urria2673.83138.318
Azaroa2583.74537.326
Abendua2563.68336.965

Usurbilgo gizonezko eta emakumezko langabezia-tasa

HilabeteaGuztiraGizonezkoakEmakumezkoak
Urtarrila301135166
Otsaila302133169
Martxoa317144173
Apirila319152167
Maiatza313152161
Ekaina307143164
Uztaila285125160
Abuztua295131164
Iraila288131157
Urria267118149
Azaroa258118140
Abendua256119137

Langileen kontratazioa Usurbilen

HilabeteakGuztiraAldi baterako kontratatuak  Gizonezko kontratatuakEmakumezko kontratatuak
Urtarrila340320172168
Otsaila341324198143
Martxoa334317198136
Apirila328315172156
Maiatza377349198179
Ekaina438416261177
Uztaila538525280258
Abuztua388377240148
Iraila451429228223
Urria302284142160
Azaroa379365205174
Abendua250233118132

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.

2015eko langabezia-tasa