176 lagun izena emanak ziren astelehen goiz honetarako, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako. Igandean ospatuko den kirol ekimenerako, tartean 20 usurbildarrek ere bideratu dute inskripzioa. Gogoan izan, izen emateko azken egunak direla honakoak; kirolprobak.com atarian sartuta dituzue beharrezko argibide guztiak.
500 kirolarirentzako lekua egongo da, urtarrileko azken igandean ospatuko den mendi bizikletako proba honetan. Ohi bezala, bi ibilbide osatzeko aukera izango da edizio berri honetan ere. Honatx xehetasunak:
Eguna: urtarrilak 29, igandea.
Ordutegia: 08:30-13:30.
Tokia: Mikel Laboa plaza-frontoia.
Bi ibilbide aukeran: motza (26 km inguru); luzea (36km inguru).
Izen ematea: urtarrilaren 27ra arte, kirolprobak.com atarian. Federatuek 15 euro; federatu gabeek 18 euro. Proba egunean bertan ere izen emateko aukera 08:45ak arte; 22 eurotan federatu zein federatu gabeentzat.
Oharrak:
-Proban parte hartzeko gutxieneko adina: 15 urte.
-500 parte hartzaileentzako lekua.
-Ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera.
-Ibilbidean zehar, janari eta edari beroa, asistentzia.
-Proba amaieran, hamaiketakoa eta dozenaka opariren zozketa parte hartzaileen artean.
-Bizikletak garbitzeko mangerak anbulatorio ondoko aparkaleku ondoan. Dutxak Oiardo Kiroldegian.
-Guztiz debekatua egongo da Oiardo Kiroldegian zikindutako oinetakoekin jantzita sartzea.
Informazio gehiago:
Izena eman duten usurbildarrak
Manex Altuna Aizpurua
Jon Arotzena Iartza
Garazi Basurto Korta
Mikel Castresana Etxeberria
Erramun Erro Aizpurua
Jon Flores Lizaso
Jonathan Garmendia Moreno
Imanol Iribar Rodriguez
Asier Iturralde Sarasola
Aitor Izagirre Lopetegi
Iñaki Korta Hernandez
Beñat Lacar Camino
Joseba Larburu Irazusta
Xabier Lazkano Tapia
Zuhaitz Oliva Ibargoyen
Joseba Pellejero Alkorta
Gabi Sarasola Ibargoyen
Iñaki Unanue Lopez
Gorka Uranga Garcia
Javier Zubiria Ayerza