Iazko txapeldunak, Usurbilgo Pagazpe elkarteko kideak aurten ere berriz, 3. Euskal Herriko Klub Arteko Nazio Txapelketako final handirako sailkatu dira. Larunbatean Idiazabalgo Igarondo frontoian Lemoaren aurka jokaturiko finalerdietan 1-2 nagusitu ziren usurbildarrak. Jendetza bildu zen Idiazabaleko hitzorduan, eta giro ederra izan zuten txapelketako bigarren finalerdiotan.
Finala non ospatuko den zehazteke dagoen arren, otsailaren 5ean ospatuko dela aurreratu dute antolatzaileek. Iazko aurkari talde bera izango dute usurbildarrek; Aurrera Tolosa taldekoak. Iaz usurbildarrak nagusitu ziren, ia aurten txapelketa berriz irabazteko moduan diren.
Lemoa-Usurbil, emaitzak
-Lau t´erdian: Garcia 8-18 Aranguren.
-Banaka: Arrese 11-18 Santxo.
-Binaka: Elezkano-Etxebarria 22-13 Urbieta-Gorrotxategi
Finala
Eguna: otsailak 5, igandea.
Tokia: zehazteke.
Finalean parte hartuko duten taldeak: Pagazpe eta Aurrera Tolosa.
Txapelketari buruzko informazio gehiago: pilotabizi.com