Maiatzaren 7ko galdeketa babesteko 500 sinadura batu ditu jada Herritzartuk

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 24a, 10:45

Marka berri bat hautsi du maiatzaren 7an erabakitze eskubidearen inguruan ospatuko den galdeketa antolatzen ari den Herritzartu elkarteak. Dagoeneko 500 herritarrek galdeketari babesa adierazi diote. Norbanakoez gain, herriko talde, elkarte edota eragile hainbatek ere bai. "Banakako herritarren sinadurak biltzeaz gain, herriko eragile ezberdinekin biltzen hasi gara eta asko dira dagoeneko beren babesa agertu digutenak; Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu…", adierazi dute.

Sinadura gehiago batzera doaz, ohar bidez gogorarazi dutenez, "atxikimendu kanpainak aurrera darrai" eta. Aipatu moduan atxikimendu mordoa bildu dituzten arren, gehiago lortzea da Herritzarturen erronka. "Hurrengo data garrantzitsua otsailak 5 dugu; guztiok zaudete gonbidatuta Dema Plazan egingo den argazki erraldoira! Herritarron garaia da", gogorarazi dute. 

Datozen deialdiak

Selfie kanpaina: maiatzaren 7ko galdeketari babesa adierazteko selfiak whatsappez bidali 634 44 55 12 telefono zenbakira.

Urtarrilak 29, igandea

Eguerdian, manifestuari atxikimendua emateko mahaia frontoi inguruan.

Otsailak 4, larunbata 

12:00 Batzar irekia Potxoenean.

Arratsaldean, manifestuari atxikimendua emateko mahaia frontoi inguruan.

Otsailak 5, igandea

13:00 Argazki erraldoia Dema plazan.

Taldeari buruzko informazio gehiago jaso edo hartuemanetan jartzeko:

Facebook: Gure Esku Dago Usurbil

Twitter: @GureEskuDagoU

E-posta: usurbilgureeskudago@gmail.com