Ikasturte berria, bederatzigarrena abiatu zuen hilaren 10ean Usurbilgo Kantu Taldeak. Nobedadeekin. Hasteko, gidari berri batekin; udazkenean, Susi Elosegiren lekukoa hartu zuen Jaione Eskuderorekin. Honez gain, Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta NOAUA! K.E.-rekin elkarlanean udazkenean baita kaleratu zuen kantu-liburuxka berria baliatu ahalko dute. 5 eurotan eskura ditzakezue NOAUA!n, Lizardi eta Laurok liburu dendetan. 300 euskal abesti aurki ditzakezue bertan, kanta hauen eta egileen inguruko datu interesgarriekin hornituak.
Tresna ezin baliagarriagoa, hasi duten ikasturte berrirako. Ohi bezala, Kantu Taldeak, asteartero biltzen segiko baitu, 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan. "Lotsa alboratu eta etorri", zioen Jaione Eskuderok, berriki NOAUA!ri eskaini zion elkarrizketan.
Entsegu saio hauez gain, hilero kantu-jiran ateratzen dira plazara. 2017ko lehen hitzordua, hilaren 28rako deitu dute. Ohi bezala, 19:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.
Datozen deialdiak
Asteartero...
18:30-19:30 Kantu Taldekoen ikastaroari loturiko saioa.
Urtarrilak 28, larunbata
19:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Antolatzailea: Kantu Taldea.