"Aurtengo sariak erabakita daude dagoeneko" Argiak web orrialde bidez iragarri duenez, eta ostiral honetan banatuko dituzte Atxega Jauregian antolatuko duten bazkariaren ostean, arratsaldeko 16:00ak aldera. "Euskarazko komunikazioan nabarmendutako ikus-entzunezkoa, irratia, prentsa-idatzia, internet eta sustapen-ekintza saritzen dira urtero; Argiako lantaldeak egoki ikusten duenean, halaber, merezimenduzko saria ere ematen dio euskal kulturan nabarmendu den pertsona edo proiektuari", berri eman dute.
Nabarmentzen dutenez, geroz eta zailagoa zaie sarituak hautatzea, "batez ere gero eta proiektu eta pertsona gehiago daudelako saritzeko modukoak. Argiakoen begirada panoramikoagoa eta sakonagoa egiteko, aurten sarien hautaketarako laguntza eskatu diegu irakurleei eta dozenaka proposamen iritsi zaizkigu". Ostiralean jakingo da nortzuk jasoko dituzten aipatu sari preziatuak.
2016ko sarituak
-Ikus-entzunezko Argia Saria: Hiru Damatxo taldearen Gure Bazka elkarrizketa sortarentzat.
-Sustapen Ekintzari dagokion Argia Saria: Gora Gasteiz! ekimenarentzat.
-Prentsa idatziaren arloko Argia Saria: "Can: eta hemen ez da ezer gertatu" liburuaren egile Joxerra Senar kazetariarentzat.
-Internet arloko Argia Saria: azpitituluak.com webgunearentzat.
-Irrati arloko Argia Saria: Euskal Irratien "Goiz Berri" saioarentzat.
-Merezimenduzko Argia Saria: "Loreak" filmarentzat.
Irudia: Argia.