Ate irekien jardunaldia larunbatean Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 25a, 07:20

Datorren astelehenean, hilaren 30ean zabalduko dute 2017-18 ikasturterako matrikulazio epea Udarregi Ikastolan. Bezperatan, larunbat honetarako, ate irekien jardunaldia antolatu dute goizez, 10:30-13:00 artean. Eraikin berriko jangelan abiatuko dute bisita gidatua. Ikastolaren beraren hezkuntza eredua ez ezik, ikastolak dituen baliabideak, instalazioak eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. “Ikastolako ateak irekiko ditugu Ikastola ezagutzera etorri nahi duten familia guztientzat”, Udarregitik aditzera eman dutenez. Bertaraturikoei hezkuntza proiektua azalduko zaie, eta lan metodologiari buruzko xehetasunak eskainiko zaizkie.

2017-2018 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era matrikulatu ahalko da Udarregi Ikastolan, bi egunok barne.

Udarregi ikastolak zera eskaintzen dizue:

-0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.

-Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgilduz.

-Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.

-KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean 2017ko urtarriletik aurrera beste 51 ikastolekin batera.

-Irakaskuntza Eleanitza: D eredua, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania Lehen Hezkuntzaren 3. mailatik aurrera, eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

-Hizkuntzetarako irakasle espezialistak.

-Orientazio Departamendua: tutoretza eta banakako orientazioa. Orientazioa gurasoentzat.

-Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.

-Informazio eta Komunikazio-Teknologiak: Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.

-Garraio zerbitzua.

-Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatuak eta osatuak.

-Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, xakea.

-Ikasleen Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara.

Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:

-49 urteko esperientzia Usurbilen.

-Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.

-Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.  

-Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako KooperatibaGuraso Kooperatiba.

-Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun EFQM Kalitatearen Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.

Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agirien fotokopiak

-Udaleko bizikidetza-ziurtagiria

-Familia-liburua

-Gurasoen NAN

-Gizarte Asegurantzako txartela

-Kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak)

Argibide gehiago:

Gernika ibilbidea, 11

943 361 216

udarregi.eus

usurbil@ikastola.eus