Ohi bezala, proba ospatu aurreko egunotan gorantz egin du nabarmen izena emandako kirolarien kopuruak. Asteazken arratsalde honetarako 231 ziren jada, iganderako antolatu duten Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako inskripzioa aurrez bideratua duten txirrindulariak. 30 usurbildar daude tartean. Gogoan izan, 500 lagunentzako tokia dago kirol proba honetan. Izen emateko azken egunak direla honakoak; kirolprobak.com atarian sartuta dituzue beharrezko argibide guztiak. Proba amaieran, 12:30etan frontoian, Amador Granados Alkorta omenduko du Irisasi BTT-k eta Usurbilgo Udalak.
Eguna: urtarrilak 29, igandea.
Ordutegia: 09:00-13:30.
Tokia: Mikel Laboa plaza-frontoia.
Bi ibilbide aukeran: motza (26 km inguru); luzea (36km inguru).
Izen ematea: urtarrilaren 27ra arte, kirolprobak.com atarian. Federatuek 15 euro; federatu gabeek 18 euro. Proba egunean bertan ere izen emateko aukera 08:45ak arte; 22 eurotan federatu zein federatu gabeentzat.
Oharrak:
-Proban parte hartzeko gutxieneko adina: 15 urte.
-500 parte hartzaileentzako lekua.
-Ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera.
-Ibilbidean zehar, janari eta edari beroa, asistentzia.
-Proba amaieran, hamaiketakoa eta dozenaka opariren zozketa parte hartzaileen artean.
-Bizikletak garbitzeko mangerak anbulatorio ondoko aparkaleku ondoan. Dutxak Oiardo Kiroldegian.
-Guztiz debekatua egongo da Oiardo Kiroldegian zikindutako oinetakoekin jantzita sartzea.
Informazio gehiago:
Izena eman duten usurbildarrak
Manex Altuna Aizpurua
Jon Arotzena Iartza
Garazi Basurto Korta
Eneko Borda Zugasti
Mikel Castresana Etxeberria
Axier Dominguez Prieto
Erramun Erro Aizpurua
Jon Flores Lizaso
Mikel Galdona Dominguez
Antonio Garcia Navajas
Jonathan Garmendia Moreno
Jon Guembe Urra
Aritz Holgado Esnaola
Imanol Iribar Rodriguez
Asier Iturralde Sarasola
Aitor Izagirre Lopetegi
Iñaki Korta Hernandez
Beñat Lacar Camino
Joseba Larburu Irazusta
Xabier Lazkano Tapia
Asier Macazaga Beristain
Fernando Martinez Diaz
Diego Martinez Gomez
Zuhaitz Oliva Ibargoyen
Joseba Pellejero Alkorta
Martxelo Sanchez Blazquez
Gabi Sarasola Ibargoyen
Iñaki Unanue Lopez
Gorka Uranga Garcia
Javier Zubiria Ayerza