Zuzendaritzaren erdia berrituko du Gure Pakeak, ostiraleko batzar nagusian

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 26a, 09:10

"Gure erakundeak (estatutuei jarraiki) zuzendaritza-batzordearen %50 berritu behar du (ahal dela, 2 emakumezko eta 2 gizonezko), 2017ko urtarrilean egingo den batzar nagusian", hala du iragarria Gure Pakea Elkarteak ohar bidez. Bazkideek hautagai gisa aurkezteko aukera izan dute. Ostiral arratsaldeko 16:30etarako egoitzako ekitaldi aretoan deitu duten bazkideen urteko batzar nagusian berrituko dute zuzendaritzaren erdia. Honez gain, diru-kontuak, iazko balantzea eta urte berrirako proposamenak hartuko dituzte ahotan:

Gure Pakea Elkarteko bazkideen urteko batzar nagusia

Eguna: urtarrilak 27, ostirala.

Ordua: 16:30.

Tokia: Artzabalgo ekitaldi aretoa.

Gai zerrenda:

1-Lehendakariaren agurra.

2-Aurreko biltzar nagusiaren akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.

3-2016ko memoria irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.

4-Honako hauek irakurtzea eta onartzea, hala badagokie:

A 2016-12-31ko diru-sarreren eta gastuen balantzea.

B 2016-12-31n itxitako diru egoeraren balantzea.

5-2016. urtean egin daitezkeen aktibitate berrien proposamenak.

6-Batzordearen aldaketa.

7-Bazkideen kuota.

8-Galde-erantzunak.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.