Ekitaldiz gainezka datorkigu asteburuko kirol agenda. Eskubaloi eta futbol taldeen asteburuko jardunaldiarekin batera, mus eta xake txapelketak ospatuko dira. Igandean Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proba eta proba amaierako sari banaketan, Amador Granados omenduko dute. Honatx kirol agenda zabal honen inguruko xehetasunak:
Amador Granadosi omenaldia
Igandean ospatuko den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probak amaiera berezia izango du; kirol ekimen honetako antolatzaileek eta Usurbilgo Udalak Amador Granados Alkorta omenduko baitute. Igande eguerdiko 12:30etan izango da, frontoian ospatuko den proba amaierako sari banaketan zehar. Gogoan izan, brontzezko domina irabazi suela Amadorrek irailean Rion (Brasil) ospatu ziren Paraolinpiar Jokoetan.
Irisasi BTT Hotzak Akabatzen
Eguna: urtarrilak 29, igandea.
Ordutegia: 09:00-13:30.
Tokia: Mikel Laboa plaza-frontoia.
Bi ibilbide aukeran: motza (26 km inguru); luzea (36km inguru).
Izen ematea: urtarrilaren 27ra arte, kirolprobak.com atarian. Federatuek 15 euro; federatu gabeek 18 euro. Proba egunean bertan ere izen emateko aukera 08:45ak arte; 22 eurotan federatu zein federatu gabeentzat.
Oharrak:
-Proban parte hartzeko gutxieneko adina: 15 urte.
-500 parte hartzaileentzako lekua.
-Ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera.
-Ibilbidean zehar, janari eta edari beroa, asistentzia.
-Proba amaieran, hamaiketakoa eta dozenaka opariren zozketa parte hartzaileen artean.
-Bizikletak garbitzeko mangerak anbulatorio ondoko aparkaleku ondoan. Dutxak Oiardo Kiroldegian.
-Guztiz debekatua egongo da Oiardo Kiroldegian zikindutako oinetakoekin jantzita sartzea.
Informazio gehiago:
Euskal Herriko 9. Mus Txapelketako kanporaketa
Eguna: urtarrilak 27, ostirala.
Ordua: 22:00.
Tokia: Aitzaga Elkartea.
Izen ematea: bikoteko 20 euro, 21:30-22:00 artean.
Laguntzaileak: Aitzaga Elkartea, Saizar Sagardotegia (afaria 2 lagunentzat), Aginaga Sagardotegia (afaria 2 lagunentzat) eta Bruño mariskoak (mariskoa).
Informazio gehiago: ehmus.eus
Haurrentzako 1. Xake Txapelketa
Urtarrilaren 29an, otsailaren 5 eta 12an jokatuko da Usurbilgo Gaztetxean 16:00-19:00 artean, 12 urtetik beherako haurrei zuzenduriko txapelketa, "non xake txapelketa jolastuko den aretoaz gain, tokia badago umeek saskibaloian edota beste edozertan jolas dezaten, jakina baita garuna astintzeaz gain, gorputza ere astindu behar dela". Hotz handia egingo balu, Udarregi Ikastolako jangelan ospatuko da gaztetxekoek prestatu duten ekimena.
"Txapelketan 20 minutu izango ditu haur bakoitzak bere partida jolasteko, eta 2 edo 3 partida jolastuko dira igandero, parte hartzaile kopuruaren arabera. Bertan antolatzen den lehen txapelketa izango denez, komenigarria da aldez aurretik abixatzea xake txapelketen arauetaz. Isiltasun osoa guztiz beharrezkoa da jolasteko, eta oso zorrotzak dira jokabide zakarrekin", ohartarazi dute.
Ekimenean parte hartzeko xake klaseetara joatea ez da ezinbestekoa izango, aldiz "guztiz beharrezkoa xakearen arauak ondo ezagutzea, sorpresa desatseginak ekidite aldera". Izen emateko eta informazio gehiago jasotzeko bideok daude:
658 997 828 (Erik)
KIROL TALDEEN NEURKETAK
Futbola Haranen
Urtarrilak 28, larunbata
09:30 Alebin mutilak:
Udarregi 5A-Urnieta 6B
Landaberri B-Udarregi 5B
Udarregi 6B-Urnieta 5B
10:30 Infantil neskak: Usurbil A-Euskalduna
12:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Internacional C.D. “B”
16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E. “A”
Eskubaloia Kiroldegian
Urtarrilak 28, larunbata
09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Urnieta 6
10:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-zehazteke
11:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Udarregi A Usurbil
13:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-Pulpo
15:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Indupime Basauri
17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Indupime Basauri
19:30 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Maila: Usurbil K.E.-Beti Onak
Urtarrilak 29, igandea
10:30 Alebin mutilak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: Usurbil K.E.-Zarautz K.E.
11:30 Alebin neskak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: Usurbil K.E.-Zarautz K.E.
Eskubaloia, Selekzioa
Urtarrilak 29, igandea
16:00-18:00 Kadete mutilen Gipuzkoako selekzioaren entrenamendu saioa Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Eneko Furundarena deitu dute hitzordura.
18:00-20:00 Jubenil mutilen Gipuzkoako selekzioaren entrenamendu saioa Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Joseba Errazkin, Eneko Iribar eta Julen Nazabal deitu dituzte hitzordu honetara.
18:00-20:00 Jubenil nesken Gipuzkoako selekzioaren entrenamendu saioa Orioko Karela Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eider Makazaga, Malen Azpiazu eta Nagore Lertxundi deitu dituzte hitzordu honetara.