Lapurreta egin dute Txapeldun eta Zendoia tabernetan

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 27a, 12:10

Lapurreten gaua izan dugu gaur; bi tabernetan sartu baitira. Batetik, Munalurran kokatua dagoen Txapeldun tabernan. Baita Nagusia kaleko Zendoia edaritegian ere. Azken taberna honen atariko aulkian duzue, lapurrek desmuntatu duten leiho pusketa. Gorago dagoen plazan agertu omen da. Leihotik barrura sartu eta txanpon-makinako kaxan zegoen dirua eraman omen dute. Edaritegiko jabeak salaketa aurkeztu du. Goizean izan da Ertzaintza lekua ikuskatzen.

Apurtu duten leiho puskak, ikusi dezakezuen moduan, itxura berria du. Hala da. Duela hiru bat hilabete edo jarri omen zuten, orduan egin zieten lapurretaren ostean. Bigarren aldiz sartu dira beraz Zendoian hilabete gutxiko tartean.

Antzeko moduan sartu dira baita Txapeldun tabernan. Atearen alboan duten leiho zatia puskatuta. Honatx irudiak: