Ia 400 lagun zeuden aldez aurretik izena emanda, azken orduan gehiago ere batu ziren. Irisasi BTT Hotzak Akabatzen parte hartze aldetik osasuntsu asko dagoela argi geratu da aurten ere. Atzo 474 txirrindulari irten ziren goizeko 09:00etan mendi buelta egitera. Eguzki eta laino artean osatu zuten ibilbidea, primerako giroa izan zuten. Aurtengoan behintzat ez dira "hotzez akabatu". Tartean bazen usurbildarrik. Ikusi irudiok: