Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek lan uzte gehiago iragarri dituzte astelehen honetan hasi eta datozen asteotarako, Zumaia-Donostia eta Lasarte-Oria-Hendaia lineetan. Zehazkiago esanda, urtarrilaren 30, otsailaren 1,3, 21 eta 23rako. Egun guztiotan, 6:55etik 9:05era eta 17:55etik 20:05era gutxieneko tren zerbitzuak izango dira. Gainerako orduetan, ohiko zerbitzuak eskainiko ditu Euskotrenek.
Gogoan izan, udazkenaz geroztik lan uzte partzialak egiten ari dira Amara eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzeko langileak. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira, zerbitzuen maiztasuna eta kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea.
Informazio gehiago:
902 543 210
@euskotrenEJGV (Twitter)
Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)