Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuak EAEko Auzitegi Nagusiaren adierazi duenez, datorren astean bertan sinatu dezake erraustegiaren lizitazioa. Lanak berriz, hilabete eta erdi barru hasi daitezkeela iragarri du Asensiok.
Antza, Foru Aldundia EAEko Auzitegi Nagusiko epai baten zain da. "Estatuko Kontu Auzitegiak ezagutzen du jada erraustegiaren lehendabiziko esleipen kontratuaren desegitea baliogabetu duen epaia. Denbora gutxi barru Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren berri edukiko da eta Gipuzkoako Ingurumen Gunearen kontratua esleituko da", iragarri dute Foru Aldunditik.
Aipatu moduan, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia Foru Aldundiaren aldeko bada, datorren astean bertan sinatu dezake Aldundiak, erraustegiaren lizitazioa. Eta hilabete eta erdi beranduago hasi daitezke eraikitze lanak, Asensiok Gipuzkoako Batzar Nagusietan adierazi duenez.
Erantzukizunak eskatuko dituztela iragarri du gainera. "Erantzunkizunak eskatuko ditugu. Bukaeraraino iritsiko gara, egindako arduragabekeria ezin da dohainekoa izan. Bilduren aurreko gobernuak legaltasuna urratu zuen eta gipuzkoarren borondatea aintzat hartu gabe jardun zuen, Batzar Nagusien gehiengoak onartutakoa kontuan hartu gabe, nahiz eta behin eta berriz ohartarazi”, adierazi du ingurumen diputatuak.
Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia.