Kultur arloko talde, elkarte eta eragileei zuzenduriko deialdia; Kultura Aholku Batzarra deitu du Usurbilgo Udalak ostegunerako, otsailaren 2rako 18:00etan Potxoenean. Iraganean maiztasun jakin batekin biltzen zen batzordeari, diru-laguntza deialdi berriari edota udal materiala erabiltzeko irizpideei buruz jardungo dute saio honetan. Honatx Usurbilgo Udaletik NOAUA!ra helarazi duten deialdiren inguruko zehaztasunak:
Kultura Aholku Batzarra
Eguna: otsailak 2, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Gai zerrenda:
1-Kultura Aholku Batzordea.
2-Diru-laguntza deialdi berria.
3-Udal materiala erabiltzeko irizpideen lanketa.
4-"Zirrara: diru-laguntzen inpaktua neurtzeko metodologia" proiektuaren aurkezpena.
5-Berri laburrak.
6-Ekarpen eta proposamenak.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.