Duela zazpi urte egin zuten moduan, 2017ko apirileko Aste Santuko oporraldian Bartzelonara bidaia antolatzen ari da Usurbil F.T., apirilaren 15 eta 16ko asteburuan Realak Bartzelonaren aurka jokatuko duen neurketa izango dela baliatuta. “Bidaia Bartzelonaz gozatu eta Barça-Reala partida ikusi nahi duen ororentzat izango da”, iragarri dute antolatzaileek. Bidaian izen emateko epea astearte honetan, urtarrilaren 31n itxiko dute. Apuntatzeko eta argibide gehiagorako, idatzi futusurbil@yahoo.es helbidera.