OTSAILAK 5: Argazki Erraldoia maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

UsurbilGureEskuDago 2017ko urt. 31a, 19:51

Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 550 sinaduratik gora bildu ditugu dagoeneko eta herriko hainbat eragileren babesa ere ari da jasotzen herri galdeketa: Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu, Herriko Musika Taldeak, Usurbil K.E., Hitz Aho Guraso Elkartea, Ibai Ondo Elkartea, Santueneako Gure Elkartea, etab.

Guztiok gara beharrezkoak Erabakitzeko Eskubidearen aldeko olatu honetan. Herritarron garaia da!

Otsailak 4, larunbata 

  • 12:00 Batzar irekia Potxoenean.
  • Arratsaldean, manifestuari atxikimendua emateko mahaia frontoi inguruan.

Otsailak 5, igandea

  • 13:00 Argazki Erraldoia Dema plazan. Azaldu zaitez eta parte hartu ezazu. Herritarron garaia da!

HERRITZARTU

Usurbilgo Gure Esku Dago