Batetik, Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako Berrikuspenaren Testu Bateginaren 02 Aldaketa Puntuala behin betiko onartu zuen udalbatzak gehiengo osoz atzoko osoko ohiko bilkuran, EHBildu eta PSEren aldeko bozkekin. EAJko udal ordezkariak abstenitu ziren. Udal gobernu taldetik adierazi zutenez, azaroaren 29an hasieraz onartu ostean, ez da alegaziorik aurkeztu horretarako finkatua zegoen epean.
Behin betiko onarturiko erabaki honekin, hiru aldaketa dira txertatuko ditu Udalak aipatu testu bateginean: Aginagako erriberako oinezkoen bidea domeinu publikora pasatzea; Zubietako hondakin uren ponpaleku estazioaren obra egiteko arau aldaketa (ondoko irudian); eta lurzoru hiritar ezinean, eraikuntzen artean egon behar duen distantziei loturiko Arau Subsidiarioen 53. eta 54. puntuen egokitzapena.
Iartzako herri bidea
Bestalde, Iartza eremuan (A-107) kokaturiko herri bidearean jaregite espedientea behin betiko onartu zuen udalbatzak gehiengo osoz astearteko osoko bilkuran, EHBildu eta PSEren aldeko bozkekin. EAJ abstenitu zen. Onarturiko erabakiaren helburua, "exekuzio unitate horretan kokatutako herri bidearen trazatu berriaren aldaketa gauzatzea da". Azaroaren 29an onartu zen hasieraz, gerora ez da alegaziorik aurkeztu eta atzo behin betiko onespena eman zitzaion.
Irudia: Usurbilgo Udala.